Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Ateko kristala

Informazioa

Katalogoan kategoria honetan agertzen dira hondakin hauek: beira laua.

Garrantzitsua

Ahal dela, kristala gainerako materialetatik bereizi behar da, inolako arriskurik hartu gabe.

Hondakin hauek ez dira bota behar beira edukiontzietara (berdeak); beira mota hau bestelakoa da eta modu berezian landu behar da.

Arriskuak eta inpaktuak

Naturan botata uzten den beirak sute kaltegarriak eragiten ditu.

Beira nahasteak aprobetxamendu prozesua zailtzen du; beraz, ahal dela, bereizten saiatu behar da.

Kristalak berun oxido asko dauka, eta legez beirazko ontzien metal astunen kontzentrazioa ezin da izan 200 parte milioiko baino gehiago. Horregatik beirazko ontziak eta kristalak ezin dira nahastu.

Ibilgailuen haizetakoak egiteko erabiltzen den beira, ontziak egiteko erabiltzen denaren antzekoa da; gainera, polimero (PVN) xafla bat dute bi beira xaflen artean.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Beira laua osorik (%100) birziklatu daiteke; birziklatzeak onura hauek dakartza:
- Energia kontsumoa %20 – 30 artean murrizten da, birziklatutako materiala urtzeko lehengaia urtzeko baino tenperatura baxuagoa behar da eta.
- Birziklatzen den kg beirako 1,2 kg lehengai aurrezten da.
- Airearen kutsadura murrizten da, zeren birziklatzen den tonako 200 Kg CO₂ gutxiago botatzen baitira atmosferara.

Non utzi



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen

Herria zerbitzuaren helmenetik kanpo