Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Inforeciklari buruz

BizkaiRezikla tresna bat da, gure etxeetan sortzen ditugun etxe hondakinen kudeaketa hobea egiteari buruzko informazioa emateko, egungo berrerabiltze eta birziklatze ehunekoak gehitzen lagunduz era horretan.

BizkaiRezikla gure lurraldean bizi diren pertsona guztientzako pentsatutako tresna bat da.

BizkaiRezikla darabilenak bertan aurkituko du erantzuna, jakiteko zer egin etxe hondakinekin, non utzi behar diren, zergatik den garrantzitsua ondo bereiztea, zein neurritan egiten den elkarlana ingurumena hobetzeko…

InfoReciklaren bidez, honako hauek egin daitezke:

  • Edozein hondakini buruzko kontsulta egin datu base oso handi batean.
  • Hondakina uzteko aukerak jakin eta mapan lokalizatzea, GPS kokapenaren bidez edo adieraziko den helbidearen bidez.
  • Informazioa lortu bilketa gunearen telefono, helbide eta intereseko beste datu batzuei buruz.