Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Liburua

Informazioa

Katalogoan honela agertzen dira: berriz erabiltzeko moduko liburuak.

Garrantzitsua

Posible baldin bada berrerabiltzen saia zaitez, berrerabili ezin denean soilik paper edukiontzian utz ezazu.

Saia zaitez paper birziklatua erabiltzen; bestela, ahal dela, erabili FSC edo PEFC etiketa daukan papera.

Ezin dira utzi errefusen edukiontzian. Berariazko bilketa guneak daude (aplikazioan begiratu daiteke non).

Liburuak, komikiak eta antzekoak berrerabiltzeko eta birziklatzeko biltzen dira berariazko guneetan.

Arriskuak eta inpaktuak

Paper industriarako behar den zuraren eskariak deforestazioa eta hazkunde azkarreko espezieen (pinuaren, eukaliptoaren) monolaborantza bultzatu ditu; ondorioz espezie autoktonoen sailak txikituko dira.

Zuraren sektorearen arabera urtean 170 kg papera kontsumitzen dira biztanleko. Beraz, 100.000 biztanleko hiri batean 17.000 tona paper kontsumitzen dira urtean.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Ondo dauden liburuen bizitza erabilgarria luzatu daiteke beste ume batzuei helarazita.

Ezin badira berriro erabili, birziklatu egiten dira produktu berriak egiteko behar diren papera eta kartoia lortzeko.

Berrerabilpenari eta birziklatzeari esker:
- Etxeetako hondakinak murrizten dira.
- Paperezko edo kartoizko produktu berriak egiteko kontsumitu beharreko energia eta zuhaitzak aurrezten dira.
- Laneratzeko enpleguak eta gizarte enpleguak sortzen dira.

Non utzi



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen

Herria zerbitzuaren helmenetik kanpo