Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Intsektizida (plastikozko ontzia produktuarekin)

Informazioa

Hondakin katalogoan etxe-erabilerako fitosanitario bezala izendatutako hondakin kaltegarria da, horregatik gizakion osasunerako, baliabide naturaletarako edo ingurumenerako arriskutsutzat jotzen dira.

Garrantzitsua

Honelako hondakinak errefusaren edukiontzira ezin dira. Aplikazio honek zehazten ditu bilketa puntu espezifikoak.

Laborantza jardueran edo enpresa-jardueran sortutako hondakin fitosanitarioak dagokion arauren arabera kudeatu behar dira.

Arriskuak eta inpaktuak

Hondakin arriskutsuak lotuta daude gizakion eta animalien osasun arazo batzuekin: minbizia; bihotzaren eta arnas sistemaren arazoak; aldaketa metabolikoak eta hormonalak; arazoak nerbio sistema zentralean, immunologiko sisteman eta ugaltze sisteman; azaleko gaitzak; kalteak gibelean.

Hondakin arriskutsuek ingurumenean ere badaukate eragina; esaterako, hondarrak dauden ontziak, hots, dena amaituta ez dutenak, zabortegietara botatzen badira, lixibatuen arriskua handitu daiteke (OEK handitzen da); aldiz, naturan botatzen badira, lurzoruak eta akuiferoak kutsa ditzakete.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Hondakin hauen kudeaketa egokiak epe motzean, ertainean edo luzean gizakion osasunean eta ingurumenean hondamendia gertatzea eragozten du.

Hondakin hauek bilketa selektiboaren bidez jaso eta baimendutako kudeatzaileek kudeatuz gero, ontzien osagai arriskutsuak erauz daitezke eta gainerakoak produktu berriak egiteko erabili, adibidez, plastikozko ontziez arropak, ontzi berriak, plastikozko poltsak, altzariak, hodiak eta edukiontziak egin daitezke, besteak beste.

Non utzi



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen

Herria zerbitzuaren helmenetik kanpo