Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Postita

 NON UTZI

Garbigunea Edukiontzi Urdina
Etxeko hondakin arriskutsu batzuk garbigune jakin batzuk baino ez dira bilduko. Garbigunerik hurbilena egiaztatzeko, adieraz iezaguzu zure helbidea.

Informazioa

Hondakinen katalogoko papera eta kartoia.

Garrantzitsua

Ahal dela, bota aurretik kendu papera edo kartoia ez den guztia.

Arriskuak eta inpaktuak

Paper industriarako behar den zuraren eskariak deforestazioa eta hazkunde azkarreko espezieen (pinuaren, eukaliptoaren) monolaborantza bultzatu ditu; ondorioz espezie autoktonoen sailak txikituko dira.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Paper birziklatuz papera egiteko energia eta baliabide natural gutxiago behar dira lehengaiak erabiliz egiteko baino:
- %61 ur gutxiago.
- Airearen kutsadura %73 murrizten da.
- Fabrikazio hondakinak %39 murrizten dira.

Birziklatzen den tona paper edo kartoi bakoitzak onura hauek dauzka:
- Hondakinak kudeatzeko instalazioetan 2m³ gutxiago okupatzen dira.
- 140 l petrolio gutxiago kontsumitzen dira.
- 50.000 l ur aurrezten dira.
- 900 kg CO₂ gutxiago isurtzen dira.