Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Bizikletaren gurpil-ganbera

 NON UTZI

Konponketa-lantegia

Informazioa

Katalogoaren arabera erabiltzen ez diren pneumatikoak dira.

Garrantzitsua

Erabilitako pneumatikoak garbiguneetan utzi ahal izateko, pneumatiko berriak erosi izanaren faktura aurkeztu beharko da.

Pneumatikoak oso kutsatzaileak dira; inolaz ere ezin dira erre, ez naturara bota. Konponketa-lantegiak jasoko dituzte gurpilak baldin eta lantegi berberan aldatzen badira.

Arriskuak eta inpaktuak

Pneumatikoen osagaiak konplexuak eta oso kutsatzaileak dira, batez ere kautxuagatik eta beste konposatu batzuengatik: kearen beltza, altzairuko kableak eta ehunkiak.

Kontrolik gabeko zabortegietan pilatuz gero, hondakin hauek kutsadura arazo larria sortzen dute eta kalte handia egiten diote paisaiari.

Erabiltzen ez diren pneumatikoak ondo kudeatzen ez badira, 1.000 urte behar dira desagertzeko, eta hori arazo ekologiko larria da.

Hondakin hauek metatzen eta bustitzen badira, ur geldia ingurune egokia da eltxoen ugalketarako (naturan baino 4.000 aldiz azkarrago ugaltzen dira), eta eltxoek gaixotasun infekziosoak transmititu ditzakete.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Erabilitako pneumatikoak berrerabili edo birkautxuztatu egin daitezke bizitza erabilgarria luzatzeko edo, bestela, birziklatu egin daitezke hainbat gauza egiteko erabil daitezkeen materialak lortzeko: haurren jolastokietako lurzorua, oinetakoen zolak, alfonbrak, atletismo pistak, prestazio hobeko errepide asfaltoak, energia, eta abar.
- Erabilitako 2 pneumatikorekin 1 m2 atletismo pista egin daiteke.
- Erabilitako pneumatiko batekin bidegorriko baliza banatzaile bat egin daiteke.
- Erabilitako 27 pneumatikorekin 9 m2 ukuilu lauza egin daitezke (abereen erosotasuna hobetzeko erabiltzen dira).