Hondakinen katalogoko arropak dira.
Berrerabilpen edukiontzietan denetariko arropak utz daitezke: erabilezinak, hondatuak zein erabilgarriak.
Arropa berriak lehengaietatik abiatuta egiteko gehiegizko ur asko kontsumitzen da; gainera, prozesua oso kutsagarria da, koloragarriak eta pigmentuak erabiltzen dira eta.
- Praka batzuk lehengaietatik abiatuta egiteko 3.000 litro ur kontsumitzen dira batez beste.
2013an 18.072 kg arropa utzi ziren hondakinak kudeatzeko instalazioetan; atmosferara 490 tona CO2 botatzea bezala izan zen, gutxi gorabehera.
Ehunezko objektuen berrerabilpenak eta birziklatzeak hainbat onura dauzka gizartearentzat:
- Euskadin 7.000 arropa-donazio egin dira Cáritasentzat beste gauza batzuekin batera: tresna elektriko txikiak, jostailuak, liburuak eta abar.
- Laneratzeko 241 enplegu sortu dira eta 433 gizarte enplegu.
Arropak berrerabiltzeak eta birziklatzeak beste onura batzuk ere baditu:
- Hondakin gutxiago pilatzen da hondakinak kudeatzeko instalazioetan.
- Lehengai gutxiago erabili behar da arropa berriak egiteko.
- Fabrikazio prozesua murrizten da, eta ondorioz arropak lehengaiz egiteko egin beharreko ur eta energia kontsumo handiak txikitzen dira.
Berrerabiltzekoen edukiontzia
Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen