Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Bastoia, hainbat materialetakoa

 NON UTZI

Berrerabiltzekoen edukiontzia

Informazioa

Katalogoan honela agertzen dira: osagarriak.

Garrantzitsua

Ez dira bota behar errefusen edukiontzira. Berariazko bilketa guneak daude (aplikazioan begiratu daiteke non). Arropekin gertatzen den bezala, berrerabiltzeko eta birziklatzeko biltzen dira berariazko guneetan.

Arriskuak eta inpaktuak

Osagarriak hainbat materialez egiten dira: ehunak, larrua, plastikoa, metala, eta abar. Horietako askok eragin handia izan dezakete ingurumenean:
- Ehunezko osagarri bat (poltsa, gerrikoa, txanoa…), kilo batekoa, berrerabiltzen edo birziklatzen ez bada, desegin arte urtebete inguru pasatu behar izateaz gainera, beste bat lehengaiez egiteko 3 kg CO₂ isuri behar dira atmosferara.
- Plastikozko objektuak desegin arte 1.000 urte pasa daitezke eta lata baten tamainako metalezko objektuak desegiteko 10 urte. Prozesu osoan zehar kalte handiak egiten dizkiete florari eta faunari.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Osagarrien berrerabilpenak eta birziklatzeak hainbat onura dauzka:
- Ondo dauden produktuen bizitza erabilgarria luzatzen da.
- Hondakin gutxiago pilatzen da hondakinak kudeatzeko instalazioetan.
- Lehengai gutxiago erabili behar da osagarri berriak egiteko.
- Osagarriak lehengaietatik abiatuta fabrikatzeko egin beharreko ur eta energia kontsumo handiak txikitzen dira.

Non utzi

Berrerabiltzekoen edukiontzia



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen