Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Potea (xanpua, gela, maskara...)

 NON UTZI

Ontzi arinen edukiontzia

Informazioa

Ontzi arin bezala katalogatutako hondakin bat da.

Garrantzitsua

Ez bota hondakin hauek errefusen edukiontzira. Ontzien edukiontzira (horia) bota daitezke edo, bestela, garbiguneetan utzi.

Arriskuak eta inpaktuak

Birziklatzen ez diren plastikozko ontziak naturan deskonposatzeko 100 eta 1.000 urte inguru behar dira, tetrabrikak deskonposatzeko 30 urte eta latak deskonposatzeko 10 urte.

Urtero 8 milioi tona plastiko botatzen dira ozeanoetara; horregatik, eta deskonposatzeko behar duen denbora luzeagatik, itsasoan geroz eta plastiko gehiago dago eta ondorioz geroz eta animalia eta landare gehiago hitzen dira.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Hondakin hauek birziklatuz gero, produktu berriak egin daitezke; esate baterako:
- Ontzi metalikoekin bidoiak eta kotxe egiturak egin daitezke, besteak beste.
- Plastikozko ontziekin jantziak, ontzi berriak, plastikozko poltsak, altzariak, hodiak eta edukiontziak egin daitezke, besteak beste.
- Tetrabrikek kartoi ehuneko handia dute. Hori dela eta, berariazko lantegi batera bidaltzen dira kartoia berreskuratzeko, zelulosazko gauzak egiteko erabil daiteke eta. Gainera, tetrabrik ontziez konglomeratuak ere egin daitezke, eta horiek gero altzariak, poltsak eta abar egiteko erabil daitezke.

Ecoembes lanean hasi zenetik, 1998, orain arte ontzi arinak birziklatzeak onura handiak ekarri dizkio inguruneari:
- 16,4 milioi tona CO₂ gutxiago bota dira atmosferara.
- 26,6 milioi MWh energia gutxiago kontsumitu dira. Energia horrekin auto elektriko batek 4.442.605 aldiz egin dezake mundu bira.
- 408 milioi m³ ur gutxiago kontsumitu dira. 105,3 milioi pertsona hilabetean egunero dutxatzeko beste ur da.