Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Zakua (zementua, igeltsua...), produktu-hondarrekin

Informazioa

Katalogoaren arabera obra txikitako hondakinak dira.

Garrantzitsua

Edozein jarduera ekonomikoa sortutako hondakinak dagokion arauren arabera kudeatu behar dira. Hondakin hauek ez dira utzi behar errefusen edukiontzietan. Berariazko bilketa guneak daude (aplikazioan begiratu daiteke non). Adi: baliteke obra hondar edo material batzuek amiantoa edukitzea; osoa arriskutsua da eta beste modu batean kudeatu behar da.

Arriskuak eta inpaktuak

Hondakin hauek behar bezala kudeatzen ez badira, kontrol gabeko zabortegiak sor daitezke, eta horrek arriskuan jartzen du pertsonen eta landare eta animalia autoktonoen osasuna:
- Inolako kontrolik ez dagoenez, zabortegi hauetan denetariko hondakinak utz daitezke, eta horien substantzia toxikoak eta kutsatzaileak noranahi hel daitezke. Zabortegietan material isolatzailerik ez dagoenez, substantzia horiek lurrean iragaz daitezke, eta ondorioz lurra eta akuiferoak kutsa ditzakete (lurra ez litzateke egokia izango erabilera gehienetarako).
- Kontrol ezak eta lurren, ibaien eta akuiferoen kutsadurak sute arriskua ekar dezakete eta arriskuan jar dezakete pertsonen eta animalien osasuna.
- Landaretza hondatzen da eta horrek inguruko animaliei eragiten die.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Obra txikitako hondakinen bilketa selektiboari esker landetan kontrolik gabe uztea saihesten da, eta horrela hondakinok eduki litzaketen substantzia arriskutsuek ingurumena kutsatzea eragozten da.

Hondakinok landuz honako hauek lortzen dira:
- Lehengaiak eraikuntza berrietarako (harea eta agregakinak, esaterako).
- Birziklatutako metalak, zurak edo plastikoak.
- Zementu fabriketarako lehengaiak (errautsak…).
- Hainbat gauza berrerabiltzea (konketak, bidetak, eta abar).