Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Hildako maskota

 NON UTZI

Albaitaritza Klinika Animalia-errausketa-labea

Informazioa

Etxe animalien gorpuak modu berezian kudeatu behar dira.

Garrantzitsua

Etxeko animalien gorpuak ezin dira bota edukiontzietara, ez landa batean bertan behera utzi, ez lurperatu. Etxe animalien gorpuak aplikazioan azaltzen diren tokietara eraman behar dira.

Arriskuak eta inpaktuak

Animalien gorpuak modu egokian deusezten ez badira, osasun arazoa sor daiteke; izan ere, hildako animalien gorpuek lurra eta ura kutsatu ahal dituzte eta ondorioz pertsonak eta animaliak gaixotu daitezke.

Beste alde batetik, gerta liteke sarraskijaleak gorpuak lurpetik ateratzea eta ondorioz gaixotasunak eta infekzioak hedatzea.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Animalien gorpuak ondo kudeatzea ezinbestekoa da haien birusak edo gaixotasun kutsakorrak gizakiengana eta beste animalia batzuetara ez hedatzeko.

Non utzi

Albaitaritza Klinika

Animalia-errausketa-labea



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen