Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Kristalezko tupper-warea

 NON UTZI

Berrerabilpen-etxola Garbigunea

Informazioa

Ezaugarriak eta egitura direla eta, hondakin hauek ezin dira birziklatu zuzenean, baina egoera egokietan baldin badago berrerabili daiteke.

Garrantzitsua

Saia zaitez berrabiltzen; ezin bada, errefusen edukiontzian utzi baino lehen, egin ahaleginak birziklatzeko moduko atalak erauzteko eta bakoitza bere edukiontzian uzteko. Berrerabiltzeko moduan badago garbigunera edo Reutilizagunera eraman ezazu.

Arriskuak eta inpaktuak

Hiri hondakinen kudeaketa txarra hainbat kalteren eragileetako bat da: klimaren aldaketa, itsasoen, ibaien eta akuiferoen kutsadura, desertifikazioa eta ingurumenaren beste arazo batzuk.

Gaur egun berrerabili edo birzikla daitezkeen hondakin asko botatzen dira hondakinak kudeatzeko instalazioetara. Hona 2013ko datu batzuk:
- Hondakinak kudeatzeko instalazioetarairisten diren hondakinen %40 janari eta sukalde hondarrak dira.
- Hondakinak kudeatzeko instalazioetarairisten diren hondakinen%15 papera eta kartoia dira.
- Hondakinak kudeatzeko instalazioetarairisten diren hondakinen%12 ontzi arinak dira.

Euskadin hondakinen %60 errefusak dira; hondakin horietako asko berrerabiltzeko eta birziklatzeko modukoak izaten dira.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Hondakinak kudeatzeko instalazioetara eramaten diren hondakinen ehunekoa murriztu eta berrerabiltzen edo birziklatzen direnena handitzeak hondakinek ingurumenean daukaten eragina txikitzen du eta gaur egungo mundua eta etorkizuneko belaunaldiei utziko dieguna hobetzen du.

Non utzi

Berrerabilpen-etxola

Garbigunea



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen