Hondakin hau ezin da birziklatu, bere ezaugarriengatik eta/edo higienearekin eta osasunarekin lotutako arrazoiengatik.
Saia zaitez ez nahasten birziklagarriak diren hondakinekin.
Hiri hondakinen kudeaketa txarra hainbat kalteren eragileetako bat da: klimaren aldaketa, itsasoen, ibaien eta akuiferoen kutsadura, desertifikazioa eta ingurumenaren beste arazo batzuk.
Gaur egun berrerabili edo birzikla daitezkeen hondakin asko botatzen dira hondakinak kudeatzeko instalazioetara. Hona 2013ko datu batzuk:
- Hondakinak kudeatzeko instalazioetaara iristen diren hondakinen %40 janari eta sukalde hondarrak dira.
- Hondakinak kudeatzeko instalazioetaara iristen diren hondakinen %15 papera eta kartoia dira.
- Hondakinak kudeatzeko instalazioetaara iristen diren hondakinen %12 ontzi arinak dira.
Euskadin hondakinen %60 errefusak dira; hondakin horietako asko berrerabiltzeko eta birziklatzeko modukoak izaten dira.
Hondakinak kudeatzeko instalazioetara eramaten diren hondakinen ehunekoa murriztu eta berrerabiltzen edo birziklatzen direnena handitzeak hondakinek ingurumenean daukaten eragina txikitzen du eta gaur egungo mundua eta etorkizuneko belaunaldiei utziko dieguna hobetzen du.