Katalogoaren arabera disko optikoak dira (bi formatu: CDa eta DVDa).
CDak eta DVDak ondo kudeatzen ez badira, alferrik galtzen dira gauza berriak egiteko erabil daitezkeen gaiak.
Euskarri digital hauen pisuaren %99 polikarbonatoa da; berreskuratuz gero, gai horrek balio tekniko handia dauka eta hainbat gauzatarako erabil daiteke industrian, batez ere automobilgintzan.
CD eta DVD zaharrak eta erabilezinak beste era batera ere aprobetxatu daitezke, beste gauza batzuk erabili, hain zuzen: erlojuak, ispiluak eta are aulkiak ere.