Hondakinen katalogoko beirazko ontziak dira.
Beirazko ontzi bat higaduraren eta agente kimikoen poderioz desegin arte 4.000 bat urte pasatu behar dira. Duela 4.000 urteko beirazko tresnak aurkitu dira.
Naturan botata uzten den beirak mozteko arriskua ekartzen die pertsonei eta animaliei, eta, horrez gainera, sute kaltegarriak eragiten ditu.
Beira birziklatuz beirazko ontzi berriak egiteko behar diren lehengaiak eta energia aurrezten dira:
- Energia kontsumoa %20-30 artean murrizten da, birziklatutako materiala urtzeko lehengaia urtzeko baino tenperatura baxuagoa behar da eta.
- Birziklatzen den kg beirako 1,2 kg lehengai aurrezten da.
Beira birziklatzeak beste onura batzuk ere baditu:
- Airearen kutsadura gutxitzen da. Birziklatzen den tonako 200 Kg CO₂ gutxiago botatzen dira atmosferara.
- Beira gutxiago eramaten da hondakinak kudeatzeko instalazio ez egokietan. Beirazko 3.000 botila birziklatuz gero, 1.000 Kg zabor gutxiago heltzen dira hondakinak kudeatzeko instalazioaetara.