Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Oihalezko mahai-zapia

 NON UTZI

Berrerabiltzekoen edukiontzia

Informazioa

Hondakinen katalogoko arropak dira.

Garrantzitsua

Berrerabilpen edukiontzietan denetariko arropak utz daitezke: erabilezinak, hondatuak zein erabilgarriak. Ahal dela, utzi arropak poltsa itxietan eta oinetakoak pareka lotuta.

Arriskuak eta inpaktuak

Arropa berriak lehengaietatik abiatuta egiteko gehiegizko ur asko kontsumitzen da; gainera, prozesua oso kutsagarria da, koloragarriak eta pigmentuak erabiltzen dira eta.
- Praka batzuk lehengaietatik abiatuta egiteko 3.000 litro ur kontsumitzen dira batez beste.

2013an 18.072 kg arropa utzi ziren errefusa kudeatzeko instalazioetan.; atmosferara 490 tona CO₂ botatzea bezala izan zen, gutxi gorabehera.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Ehunezko objektuen berrerabilpenak eta birziklatzeak hainbat onura dauzka gizartearentzat:
- Euskadin 7.000 arropa-donazio egin dira Cáritasentzat beste gauza batzuekin batera: tresna elektriko txikiak, jostailuak, liburuak eta abar.
- Laneratzeko 241 enplegu sortu dira eta 433 gizarte enplegu.

Arropak berrerabiltzeak eta birziklatzeak beste onura batzuk ere baditu:
- Hondakin gutxiago pilatzen da hondakinak kudeatzeko instalazioetan.
- Lehengai gutxiago erabili behar da arropa berriak egiteko.
- Fabrikazio prozesua murrizten da, eta ondorioz arropak lehengaiz egiteko egin beharreko ur eta energia kontsumo handiak txikitzen dira.

Non utzi

Berrerabiltzekoen edukiontzia



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen