Ezaugarriak eta egitura direla eta, hondakin hauek ezin dira birziklatu zuzenean, baina egoera egokietan baldin badago berrerabili daiteke.
Saia zaitez berrabiltzen; ezin bada, errefusen edukiontzian utzi baino lehen, egin ahaleginak birziklatzeko moduko atalak erauzteko eta bakoitza bere edukiontzian uzteko. Berrerabiltzeko moduan badago garbigunera edo Reutilizagunera eraman ezazu.
Hiri hondakinen kudeaketa txarra hainbat kalteren eragileetako bat da: klimaren aldaketa, itsasoen, ibaien eta akuiferoen kutsadura, desertifikazioa eta ingurumenaren beste arazo batzuk.
Gaur egun berrerabili edo birzikla daitezkeen hondakin asko botatzen dira hodankinak kudeatzeko instalazio ez egokietara. Hona 2013ko datu batzuk:
- Hodankinak kudeatzeko instalazio ez egokietarairisten diren hondakinen %40 janari eta sukalde hondarrak dira.
- Hodankinak kudeatzeko instalazio ez egokietarairisten diren hondakinen%15 papera eta kartoia dira.
- Hodankinak kudeatzeko instalazio ez egokietarairisten diren hondakinen%12 ontzi arinak dira.
Euskadin hondakinen %60 errefusak dira; hondakin horietako asko berrerabiltzeko eta birziklatzeko modukoak izaten dira
Hodankinak kudeatzeko instalazioetara eramaten diren hondakinen ehunekoa murriztu eta berrerabiltzen edo birziklatzen direnena handitzeak hondakinek ingurumenean daukaten eragina txikitzen du eta gaur egungo mundua eta etorkizuneko belaunaldiei utziko dieguna hobetzen du.
Errefusen edukiontzia
Berrerabilpen-etxola (egoera onean dauden objektuak)
Garbigunea
Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen