Hondakin sanitario zorrotzek (xiringak, orratzak, intsulina boligrafoak…) gaixotasunak kutsa ditzakete; horregatik arreta bereziarekin kudeatu behar dira.
Erabilitako medikuntzako tresna zorrotzek arrisku hauek sortzen dituzte:
- Behar bezala gordetzen ez diren hondakinak eskuztatzen dituztenak zauritu egin daitezke.
- Hondakinak eskuztatzean ezbeharren bat izanez gero, kutsapena gerta daiteke: germenak, hepatitisa edo HIESa.
Hondakin arriskutsu hauek guztiz suntsitzen dira, gaixotasun kutsatzaileak zabal ditzakete eta. Horrela arriskuak saihesten dira.