Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Plastikozko katilua (apurtuta)

 NON UTZI

Errefusen edukiontzia

Informazioa

Ezaugarriak eta egitura direla eta, hondakin hauek ezin dira birziklatu zuzenean.

Garrantzitsua

Saia zaitez berrabiltzen; ezin bada, errefusen edukiontzian utzi baino lehen, egin ahaleginak birziklatzeko moduko atalak erauzteko eta bakoitza bere edukiontzian uzteko.

Arriskuak eta inpaktuak

Hiri hondakinen kudeaketa txarra hainbat kalteren eragileetako bat da: klimaren aldaketa, itsasoen, ibaien eta akuiferoen kutsadura, desertifikazioa eta ingurumenaren beste arazo batzuk.

Gaur egun berrerabili edo birzikla daitezkeen hondakin asko botatzen dira hondakinak kudeatzeko instalazioetara. Hona 2013ko datu batzuk:
- Hondakinak kudeatzeko instalazioetara iristen diren hondakinen %40 janari eta sukalde hondarrak dira.
- Hondakinen %15 papera eta kartoia dira.
- Hondakinen %12 ontzi arinak dira.

Euskadin hondakinen %60 errefusak dira; hondakin horietako asko berrerabiltzeko eta birziklatzeko modukoak izaten dira.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Hondakinak kudeatzeko instalazioetara eramaten diren hondakinen ehunekoa murriztu eta berrerabiltzen edo birziklatzen direnena handitzeak hondakinek ingurumenean daukaten eragina txikitzen du eta gaur egungo mundua eta etorkizuneko belaunaldiei utziko dieguna hobetzen du.