Hondakinen katalogoko papera eta kartoia.
Paper industriarako behar den zuraren eskariak deforestazioa eta hazkunde azkarreko espezieen (pinuaren, eukaliptoaren) monolaborantza bultzatu ditu; ondorioz espezie autoktonoen sailak txikituko dira.
Paper birziklatuz papera egiteko energia eta baliabide natural gutxiago behar dira lehengaiak erabiliz egiteko baino:
- %61 ur gutxiago.
- Airearen kutsadura %73 murrizten da.
- Fabrikazio hondakinak %39 murrizten dira.
Birziklatzen den tona paper edo kartoi bakoitzak onura hauek dauzka:
- Hondakinak kudeatzeko instalazioetan 2m³ gutxiago okupatzen dira.
- 140 l petrolio gutxiago kontsumitzen dira.
- 50.000 l ur aurrezten dira.
- 900 kg CO₂ gutxiago isurtzen dira.