Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Ordenagailu-pantaila

 NON UTZI

Garbigunea Etxetresna elektrikoen denda Udal-bilketa zerbitzua Berrerabilpen-etxola (egoera onean dauden objektuak)
Etxeko hondakin arriskutsu batzuk garbigune jakin batzuk baino ez dira bilduko. Garbigunerik hurbilena egiaztatzeko, adieraz iezaguzu zure helbidea.

Informazioa

Hondakinen katalogoko etxe-erabilerako tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak dira (TEEH).

Garrantzitsua

Tresna elektriko zaharrak etxetresna elektrikoen dendetan utz daitezke, xede bererako tresnak saltzen direnetan, hain zuzen.

Arriskuak eta inpaktuak

Aparatuen osagaietan elementu arriskutsu asko daude: bateriak, merkuriozko elementuak, olioak, lanpara fluoreszenteak, eta abar. Horiek guztiek osasunerako eta ingurumenerako arriskutsuak diren substantziak dauzkate: kadmioa, merkurioa, nikela eta beruna.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Objektu arriskutsu hauen kudeaketa onari esker substantzia arriskutsu batzuk (merkurioa, litioa eta abar) ingurumenera zuzenean eta kontrolik gabe ez botatzea lortzen da.

Berrabilpenaren bitartez beste pertsona batzuek tresna elektrikoak eta elektronikoak aprobetxa ditzakete eta horrela beren bizitza erabilgarria luza daiteke.

Aparatuak birziklatzeko prozesuan ondo dauden piezak edo atalak erauzten dira beste tresna batzuetako pieza zaharrak ordezteko.

Aparatu elektrikoetako materialak (beira, plastikoa, altzairua, kobrea, aluminioa, zinka eta beste metal batzuk) birziklatuz lehengaiak lortzen dira beste produktu batzuk egiteko, eta horrela berriztagarriak ez diren baliabide naturalak aurrezten dira.

Non utzi

Garbigunea

Etxetresna elektrikoen denda

Udal-bilketa zerbitzua

Berrerabilpen-etxola (egoera onean dauden objektuak)



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen