Katalogoan kategoria honetan agertzen dira hondakin hauek: beira laua.
Naturan botata uzten den beirak sute kaltegarriak eragiten ditu.
Beira nahasteak aprobetxamendu prozesua zailtzen du; beraz, ahal dela, bereizten saiatu behar da.
Kristalak berun oxido asko dauka, eta legez beirazko ontzien metal astunen kontzentrazioa ezin da izan 200 parte milioiko baino gehiago. Horregatik beirazko ontziak eta kristalak ezin dira nahastu.
Ibilgailuen haizetakoak egiteko erabiltzen den beira, ontziak egiteko erabiltzen denaren antzekoa da; gainera, polimero (PVN) xafla bat dute bi beira xaflen artean.
Beira laua osorik (%100) birziklatu daiteke; birziklatzeak onura hauek dakartza:
- Energia kontsumoa %20 – 30 artean murrizten da, birziklatutako materiala urtzeko lehengaia urtzeko baino tenperatura baxuagoa behar da eta.
- Birziklatzen den kg beirako 1,2 kg lehengai aurrezten da.
- Airearen kutsadura murrizten da, zeren birziklatzen den tonako 200 Kg CO₂ gutxiago botatzen baitira atmosferara.