Hondakinen katalogoko etxe-erabilerako tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak dira (TEEH).
Aparatuen osagaietan elementu arriskutsu asko daude: bateriak, merkuriozko elementuak, olioak, lanpara fluoreszenteak, eta abar. Horiek guztiek osasunerako eta ingurumenerako arriskutsuak diren substantziak dauzkate: kadmioa, merkurioa, nikela eta beruna.
Objektu arriskutsu hauen kudeaketa onari esker substantzia arriskutsu batzuk (merkurioa, litioa eta abar) ingurumenera zuzenean eta kontrolik gabe ez botatzea lortzen da.
Berrabilpenaren bitartez beste pertsona batzuek tresna elektrikoak eta elektronikoak aprobetxa ditzakete eta horrela beren bizitza erabilgarria luza daiteke.
Aparatuak birziklatzeko prozesuan ondo dauden piezak edo atalak erauzten dira beste tresna batzuetako pieza zaharrak ordezteko.
Aparatu elektrikoetako materialak (beira, plastikoa, altzairua, kobrea, aluminioa, zinka eta beste metal batzuk) birziklatuz lehengaiak lortzen dira beste produktu batzuk egiteko, eta horrela berriztagarriak ez diren baliabide naturalak aurrezten dira.
Garbigunea
Etxetresna elektrikoen denda
Udal-bilketa zerbitzua
Berrerabilpen-etxola (egoera onean dauden objektuak)
Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen