Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Lubrifikatzailea (esprai-potea hutsik)

Informazioa

Katalogoan honela agertzen dira hondakin hauek: etxeko produktu arriskutsuen ontziak.

Garrantzitsua

Edozein jarduera ekonomikoa sortutako hondakin arriskutsuak dagokien arauren arabera kudeatu behar dira.

Ez bota hondakin hauek errefusen edukiontzira. Berariazko bilketa guneak daude (aplikazioan begiratu daiteke non).

Arriskuak eta inpaktuak

Hondakin hauen arriskurik handiena ontziaren edukia da, oso sukoia edo toxikoa izan daiteke eta.

Etxeko produktu arriskutsuen ontziak naturan edo zabortegietan uzten badira, haien substantzia arriskutsuek kalte larriak egin ditzakete lurzoruetan, ibaietan eta akuiferoetan.

Hondakin hauek ingurumenean ere badute eragina. Plastikozko ontziak desegiteko 100 eta 1.000 urte inguru behar dira eta latak desegiteko 10 urte. Urtero 8 milioi tona plastikozko ontzi botatzen dira itsasora; hori 34 Eiffel dorreren pisua da. Luze irauten dutenez eta asko kontsumitzen direnez gero, urtean baino urtean plastiko gehiago pilatzen da itsasoan, eta ondorioz geroz eta animalia eta landare gehiago hitzen dira (hainbat modutara: katigatuta, itota, desnutrizioa, intoxikazioa).

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Hondakin hauek bilketa selektiboaren bidez jaso eta baimendutako kudeatzaileek kudeatuz gero, ontzien osagai arriskutsuak erauz daitezke eta gainerakoak produktu berriak egiteko erabili; adibideak:
- Ontzi metalikoez bidoiak eta kotxe egiturak egin daitezke, besteak beste.
- Plastikozko ontziez arropak, ontzi berriak, plastikozko poltsak, altzariak, hodiak eta edukiontziak egin daitezke, besteak beste.

Non utzi



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen

Herria zerbitzuaren helmenetik kanpo