Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Besaulkia

Informazioa

Itxura, tamaina, bolumena edo pisua dela eta handitzat jotzen diren hondakinak dira. Ohiko bilketa zerbitzuek zail izaten dute hondakin handiak biltzen eta garraiatzen.

Kategoria honen barruan sartzen dira altzariak, lastairak, etxetresna elektrikoak, eta abar.

Garrantzitsua

Bilketa guneak puntuak eta zerbitzuak aplikazio honetan aztertu daitezke. Ez dira utzi behar bertan behera, ez kalean, ez landan.

Erabilitzen jarraitu daitekeela uste baduzu, ez ezazu Garbitxikietara eraman.

Hondakin handien etxez etxeko bilketa zerbitzuei telefonoz eman behar zaie abisua bila etortzeko.

Arriskuak eta inpaktuak

Hondakin hauek behar bezala kudeatzen ez badira, kontrol gabeko zabortegiak sor daitezke, eta horrek arriskuan jartzen du pertsonen eta landare eta animalia autoktonoen osasuna:
- Inolako kontrolik ez dagoenez, zabortegi hauetan denetariko hondakinak utz daitezke, eta horien substantzia toxikoak eta kutsatzaileak noranahi hel daitezke. Zabortegietan material isolatzailerik ez dagoenez, substantzia horiek lurrean iragaz daitezke, eta ondorioz lurra eta akuiferoak kutsa ditzakete (lurra ez litzateke egokia izango erabilera gehienetarako).
- Kontrol ezak eta lurren, ibaien eta akuiferoen kutsadurak sute arriskua ekar dezakete eta arriskuan jar dezakete pertsonen eta animalien osasuna.
- Landaretza hondatzen da eta horrek inguruko animaliei eragiten die.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Hondakin handi batzuk berriz erabil daitezke; hala jokatuz gero, ez dira zabortegira helduko.

Hondakin handiak aprobetxaezinak izanez gero, atalak edo osagaien materialak birziklatu daitezke bigarren bizitza emateko; horri esker berreskuratzen diren zura eta metalak beste gauza batzuk egiteko erabil daitezke, eta horrela lehengai eta energia kontsumoak murriztu egingo dira.

Zura, esaterako, berrerabiltzerik edo birziklatzerik ez badago, energia sortzeko erabil daiteke.

Hondakin handiak biltzeko zerbitzuei esker kontrolik gabeko zabortegien hedapena murrizten da.

Non utzi



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen

Herria zerbitzuaren helmenetik kanpo