Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

LED bonbillak

Informazioa

Substantzia arriskutsuak dauzkaten bonbillak eta lanparak dira.

Garrantzitsua

Ez egin ahaleginik bonbillak desmuntatzeko, arriskutsua izan daiteke osasunerako. Bonbillen barruan merkurioa gasa dago; askatzen bada, arnasan har daiteke.

Lanparak eta bonbillak ezin dira utzi errefusen edukiontzietan, hondakin arriskutsuak dira eta.

Aldiz, harizpidun bonbillak eta halogenoak ez dira kategoria honetakoak.

Arriskuak eta inpaktuak

Argi aparatuen hondakinen arriskurik handiena merkurioa da; izan ere, askatzen bada, luzaroan iraun dezake atmosferan harik eta lurrean, ibaietan edo itsasoetan jalgi arte, eta horregatik oso urrun hedatu daiteke.

Epe laburrean, merkurioak kalte egin dezake biriketan eta presio arteriala eta bihotz erritmoa alda ditzake. Epe luzean, kalte egin dezake burmuinean, giltzurrunetan eta fetuetan.

Osasun arazoak sortzeaz gainera merkurioak ingurumenari ere eragiten dio, pertsonengan ez ezik animaliei eta landareei ere kalte egin diezaieke eta.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Aspaldiko urteetan asko gehitu dira tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (lanparak eta luminariak barne); horregatik hondakinok modu jasangarrian ezabatu behar dira, materialak berreskuratuz:
- Merkurioarekin kontaktuan ez dauden materialak erauzi eta gaika birziklatzen dira.
- Merkurioarekin kontaktuan dagoen beira merkuriotik bereizten da: prozesu termikoen bidez lurruntzen da eta gero hoztu egiten da bildu eta berriro aprobetxatzeko. Beira mota hau beste objektu batzuk egiteko birziklatzen da (jangaiekin ezin da erabili).
- Aluminioa eta letoia ere merkurioa bereizteko prozesatzen dira destilazio prozesu baten bitartez.

Non utzi



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen

Herria zerbitzuaren helmenetik kanpo